XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AKOMODADOREA: Denok ahoa itxita!
Hemen lapurrik ez dago eta pelikulak hasi egin behar du!
SALTZAILEA: (
Palomitak, palomitak!
Palomitak, txikleak, pipitak eta cocacolak!
NESKATOA: Amatxo, amatxo!
Cocacola bat nahi dut!
AMA: Isilik egoteko!
AKTORESA: Nire koilarea!
Nire koilarea!
Ni bezalako aktoresa handi bati horrelakoak egitea ere!
Hau nahigabea!
ERREPRESENTATZAILEA: Polizia, polizia!
Zine honetan denak lapur hutsak dira!
AKOMODADOREA: Gezurra galanta!
Nire zinean inoiz ez da lapurrik izan eta orain ere ez dago!
FRAILEA: Seme-alaba maiteok!
Entzun ezazue Jainkoaren hitza eta ez utzi zuen arimak bekatuan galtzen!
2. HEAVYA: Sermoilariak elizara!
SALTZAILEA: Palomitak!
Palomitak!
NESKATOA: Amatxo, amatxo!
Cocacola bat nahi dut!
AMA: Ixo, ixo, ixo!
INSPEKTOREA: Denak isilik
GARBITZAILEA: (
Mesedez, zure eskuineko oinpean paper puxka bat dago.
NESKATOA: Ama, ama!
Txizagura!
AMA: Isilik egoteko!
Kokoteraino naukazu!
SALTZAILEA: Palomitak!
Palomitak daude!